Energia-Komunitateetan oinarritutako Bioenergia merkatua sustatzea
Energia Berriztagarrien Zuzentarau eguneratuan (II. SAREA), EBk argi eta garbi uste du Energia-Komunitateak funtsezko faktorea direla etorkizuneko Energia Berriztagarrien merkatuan, eta prozesu hori ahalbidetzeko eta errazteko arau-esparruak ezartzeko agintzen die estatu kideei.
Aldi berean, hainbat oztopo daude herritarrak Bioenergia ekoizle bihurtzeko eta bioenergia proiektuak erakargarriagoak suertatzeko:
Prestakuntza falta komunitateek bioenergiaren merkatuaren potentzial guztia aprobetxa dezaten.
Interesa duten taldeen ezagutza falta komunitateek eskaini dezaketen onuren inguruan.
Tokiko, eskualdeko zein estatu mailako laguntza falta eta baldintza politikoak.
Herritarrek zuzendutako eta bidezkoa den energia-sistema lortzeko bidean, Europako Horizonte 2020 programak finantzatutako BECoop proiektuaren (2020-2023) helburua (bio)energia berriztagarrien bidezko tokiko sorkuntzan oinarrituko diren Energia-Komunitateak sustatzea da, aipatutako oztopoak gaindituz.
BECoop proiektuari buruz
BECoop-ek bioenergiako ekimenen inguruan herritarrak mobilizatzea eta bioenergiaren ezagutza eta onarpena areagotzea izango du ardatz, batez ere etxeko bero eskakizunei zuzenduta. Ekimen berriei laguntzeko, proiektuak irtenbide tekniko, enpresarial eta finantzario egokienak identifikatu, eta elkarren osagarriak izango diren lau RESCoop kasu pilotuetan frogatuko ditu, tokiko/estatuko agintari bakoitzarekin. Ondoren, ekimen horiek kasu gehiagotan errepikatzea bilatuko da Europar Batasunean.
Nola? 4 ekintza-eremu nagusitan banatzen diren ondorengo funtsezko jarduerekin:
Bioenergia bidezko berokuntzaren testuingurua aztertzea, EB osoan inkestak eginez.
Tresnen eta zerbitzuen garapena, interes talde desberdinei laguntza emanez (teknologia-hornitzaileetatik hasi eta politikak formulatzen dituzten arduradunetaraino) ekintza desberdinen errepikatze prozesuaren baitan.
Komunitateak sortzea, saretze ekintzen networking eta gaitasunak sortzeko jarduera askoren bidez
Erreplikazioa eta politika herri mailan, eskualdean, estatuan eta EBn, , sustapen ekitaldi eta jardueren bidez, arduradun politikoak ahalduntzeko, eta horrela bioenergia komunitariorako marko egokiak lortzeko.
BECoop pilotu zonaldeak
BECoop kasu pilotuak osagarriak dira euren artean (hainbat esparru-baldintza, bioenergia komunitarioaren heldutasun, energia berriztagarrien berokuntza- zein hozte- merkatuetan presentzia eta ingurune sozioekonomiko desberdinak irudikatzen baitituzte), eta erreplikazio-potentzial handia dute EB osoan. Ondorengoak dira BECoop kasu pilotuak:
BECoop-ek pilotuetatik ikasitako ikasgaiak aprobetxatuko ditu inpaktu sozioekonomikoari eta ingurumenekoari buruzko ezagutza baliogarria emateko, bai eta BECoop-en esku-hartzeen onarpen publikoa lantzeko ere.
RESCoop-aki: GOIENER (ES), ESEK (GR), SEV (IT)
Proiektuaren RESCoop-ak laguntza tekniko, finantzario eta enpresarialeko zerbitzuez baliatzen dira berokuntzaren merkatuan beren jarduerak zabaltzeko. BECoop-ek metodologia bat eskaintzen die proiektuak garatzeko eta haien bideragarritasuna ebaluatzeko, baita tokiko erakundeekiko harremana sendotzeko eta merkatu-kuota handitzeko ere. SEVen kasuan, beste kasuen ezaugarriak konbinatzen dituen RESCoop-en federazioan, bioenergiak beste energia-iturri batzuekin alderatuta dituen onura ekonomikoak, ingurumenekoak eta sozialak nabarmentzen lagunduko dio BECoop proiektuak.
Udalerriak: OBS (PL)
Proiektuak OBSri energia komunitarioaren sustapenean eta berokuntzarako erregai fosilen erabilerak oztopatzen dituen deskarbonizazio helburuen tratamenduan lagunduko dio. OBSek BECoop-en emaitzak erabiliko ditu bioenergiaren inguruko ingurumen-kontzientzia areagotzeko, bioenergian oinarrituko den tokiko RESCoop bat garatzeko, bioenergiaren tokiko onarpena handitzeko eta energia termikoaren eta tokiko biomasaren hornikuntza-kateetan sortzen ari diren ekimen-aukera berriak garatzeko.
Energia Berriztagarriko agintariak: FIPER (IT), bioenergiako berokuntzan oinarritutako RESCoop berri bat abiarazteko.
BECoop-ek bioenergiaren garapenari buruzko ezagutza berriak emango dizkio FIPER-i, gerora elkarteko kide diren bero sare sistemetan eta udalerrietan transferituko direnak.
BECoop-ek eskeinitako tresnak:
- Ezagutzak Trukatzeko Plataforma: informazioa eta ezagutza partekatzeko eskualdeen eta sektoreen arteko lankidetza-oztopoak ezabatzen dituen leihatila bakarra. Etapa goiztiar batean dauden RESCoop-ei beren kideen esperientzia positiboetatik ikasteko aukera ematen die, RESCoop proiektuko kontzeptuaren lankidetza-izaerak iradokitzen duen bezala.
- BECoop (auto) ebaluazio-tresna: komunitate zein beste interesdun batzuentzat, bioenergia komunitarioaren egoera eta potentziala ebaluatzea gomendatutako ekintza tekniko eta enpresarialen bidez.
- BECoop tresnen inbentarioa: kode irekiko tresnen on line biltegi bat, bioenergia komunitarioko proiektuak garatzeko beharrezkoak diren euskarri-zerbitzuak osa ditzakeena.
- Bioenergiako RESCoops-en Internet bidezko merkatu-ingurunea: hornidura-kateko aktoreak konektatzen ditu, eta bioenergia komunitarioko proiektu baten garapenean laguntzen du.
Bioenergia
Bioenergia, fosilizatu gabeko iturri organiko natural (egurra, nekazaritzako laboreetako hondakinak edo hirietako hondakin organikoak) baten bihurketatik eratorritako eta elektrizitaterako, berokuntzarako, hozketarako edota garraiorako erabili daitekeen energiari deritzo.
Bioenergia malgua, fidagarria, biltegiragarria eta erabilgarria da, eta gehienetan tokikoa. Europako zenbait herrialdetan, bioenergiak erregai fosilekiko trantsizioa bermatzen du, elektrizitatea zein berokuntza alorretan. Baso jatorrizko egur-biomasa (zur-txirbilak, pelletak, enborrak) bioenergia-iturri garrantzitsuena da, eta EBko bioenergia-kontsumoaren bi heren baino gehiago hartzen ditu.
Komunitateak?
Energia-Komunitateak boluntario, zein herritartaldeak dira, euren kide zein gizarteari ingurumen-, ekonomia- edo gizarte-onurak emateko elkarlanean dihardutenak, irabazi ekonomiko asmorik gabe. Komunitateek (3.500 baino gehiago Europan) kooperatibak, ekoherrixkak, eskala txikiko berokuntza-erakundeak eta herritar-taldeek zuzendutako beste proiektu batzuk hartzen dituzte barnean (JRC, 2020).
Energia-komunitate eta -kooperatibek (RESCoops) energia sistema deskarbonizatu baten bidean trantsizio eraginkorragoa, bidezkoagoa eta demokratikoagoa ahaldundu dezakete, gizarteak eta kontsumitzaileek energia berriztagarrien garapenak gehiago onartuz. Bioenergia berriztagarriko komunitateak beraz, funtsezkoak dira etorkizun jasangarri baterako, eta onura hauek dituzte:
Bioenergiaren bidez beroa sortzen duten komunitateak urriak dira oraindik. Oztopoak gainditzen saiatuko da BECoop proeiktua, eta horretarako, energia-kontsumitzaileak ahalduntzen saiatuko da, erabaki informatuak har ditzaten eta prosumitzaile aktibo bihur daitezen, energia-trantsizioko crowdsourcers eta crowdfunders gisa jardun dezaten energIa-komunitario zein justuago batetara sarbide gardena, segurua eta babestua bermatuz.
Kontaktu nazionala:
Chris Merveille: chris.merveille@goiener.com
Yago Goitia: yago.goitia@goiener.com
Komunikazio materiala :